Gorbeiako Bisita Gidatuak

Gorbeiak aukerako bisita gidatuak antolatzen ditu, norberak nahi duen erara eskualdeaz gozatzeko

Gorbeia bisitatzea, gozamena da!

Artaldea Aramaion, Gorbeia


  1. Eskualdeko mitologian eta kondaira magikoetan murgiltzea Murgiako kale eta txoko artean ibiliz; Arabako eraikuntza zibil garrantzitsuenetariko batera igotzea, hau da, Ullibarri-Gamboako presara, eta 52 urte bete dituen urtegiaren historia ezagutzea; Legutioko herrigunean paseatzea, Villarrealeko Borrokaren oihartzunak begiztatuz; Aramaioko bailarako – Suitza txikiko- Anbotoko dama edo Barajuengo Jauna bezalako pertsonaien kondairak entzutea; Edo Idiazabal gazta, Ezti Museoa eta GORBEIAko mendiguneko urarekin egiten den artisau-garagardoaren sekretuen berri izatea. 
  2. Zuiako bailarako kondairak, GorbeiaEra horretako zazpi  bisita gidatu daude, GORBEIA mendiko Arabako isurialdeak pilatzen duen ondare natural, historiko eta gastronomiko aberatsaz gozatzeko. GORBEIAko bisita gidatuen programaz ari gara, hain zuzen ere. 

  3.  Aipatutako bisita gidatuez gain, aukerako bisitak ere, interesa dutenen beharrei eta gogoari egokituak, eskatu ahal dira. Guztiak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez eskaintzen dira. Gutxienez 4 lagun behar dira, eta 2 eta 5 € arteko prezioa daukate. 8 pertsona baino gehiagoko taldeentzeko, ¼ deskontua.
  4. Info gehiago:  Gorbeia Euskadi webgunea

Comentarios

  1. Ez nekien horrelako bisita gidatuak egiten zirenik, eskerrik konpartitzeagatik!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Zuri Andoni! Eta oso gomendagarriak dira, primeran pasatzeko!

      Eliminar
  2. Kontuz! Bisita gidatu horiek ez dira Gorbeia igotzeko, Gorbeialdeko beste leku batzuk bisitatzeko baizik.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Halaxe da, Joseba. Gorbeiara igotzeko beste bisita batzuk daude. Informazio gehiago eskualdeko turismo bulegoetan:

      Centro de Información Turística de Orozko (Gorbeia norte)
      Zubiaur plaza, Z/b (Museo Etnografikoa) · 48410 OROZKO, Bizkaia
      T_946 12 26 95 · turismo@gorbeialdea.com

      Oficina de Turismo de la Cuadrilla de Gorbeialdea (Gorbeia sur)
      Plaza Bea Murgia · 01130 MURGIA, Álava
      T_ 945 43 04 40 • 945 43 01 67 · turismo@gorbeialdea.eus

      Eliminar

Publicar un comentario

Si has llegado hasta aquí, ¡Bienvenida! ¡Bienvenido! Y muchas gracias por dejarme un comentario.
Por cierto, si recibo alguno feo/malsonante y/o poco constructivo, desaparecerá en 3, 2, 1... Vamos, ¡que lo borro!

Entradas populares